WIKILOC ETA RELIVE
LEINTZ-GATZAGA INGURATZEN DUTEN URTEGIEN BIRA
Ibilbidea 3,4 edo 5 etapatan antolatuko dizugu, zure lana pedalei ematea izango da.
Relive ‘Urtegien bira!!!..Ruta de los pantanos!!!’
Urtegien Bira!!…Gurpilak bira ta bira uretatik mendira!!
LEINTZ-GATZAGA ELOSU
Leintz-Gatzagako gainetik hartuko dugu Albinara mendi-bidea, Legutiotik Elosura sartu eta ATXARMIN Nekazal Etxean lo egin dezakegu, PIRAGUAK ere alokatu ditzakegu Elosuko urtegia ezagutzeko.
ELOSU ALBINA ITURRIETA
Elosutik Albinako urtegira sartuko gara, bertan bainu ederra hartu dezakegu eta Krutzetatik Oletara bidea hartuta Etxaun auzotik ITURRIETA SAGARDOTEGIAN bazkari paregabea egin.
ITURRIETA MENDIOLA
Aretxabaletatik Urkuluko Urtegira sartuko gara, (bira emateko zaldian ere badago aukera: URKULU TROTIAN) eta lotara Mendiola auzoko AREANO Nekazal Etxera joango gara.
MENDIOLA OZAETA
Kurutzebarri gaina inguratuz Alabitan artzaien etxolak ikusi eta Mugarriluzetik haize-erroten ondotik Ozaetara jaitsiko gara lotara ADELA ETXERA. Hirugarren urtegiaren bila.
LANDAKO UTEGIARI BIRA
Urizarretik pasa gaitezke urtegiaren bestaldera, ur gainean eraikitako bi zubietako batean ezin baita bizikletan iragan. Ullibarri -Ganboaraino segi eta Vasco-Navarroaren trenbide zaharretik Leintz-Gatzagara iritsiko gara arazorik gabe.