BALDINTZAK:

GATZEBIKE. Iñaki Gabilondo Millet eta Beste O-E…CIF: E75201244

BEZEROARENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA:

SEGURTASUNA:

Lapurretak ekiditeko beti lotu guk emandako giltzarrapuarekin elementu finko batean (farola, arbola, …)

GATZEBIKEREN BERARIAZKO BALDITZAK:

Bi aldeek, alokairuan ematen duenak (GATZEBIKE) eta alokatzen duenak (bezeroa), elkarri aitortzen diote badutela naihoa gaitasun legal honako kontratua izenpetzeko, jarraian aipatzen diren ezaugarriekin osatuz:

Lehena: Gatzebikek alokairuan ematen dio goian zehaztutako ondasuna, bertan zehaztutako prezio eta iraupenarekin.

Bigarrena: Alokairuan hartzen duenak egoera egokian hartzen du txirrindua eta ekipaiak, aurrez behar bezala arakatu ondoren.

Hirugarrena: Alokairuan hartzen duenak, txirrindua eta ekipaiak, hartu dituen bezala bueltan emateko konpromezua hartzen du. Baita trafiko arauak betetzekoa, besteak ez oztopatzea eta beharrezkoa balitz beste ibilgailuei aurreratzea errazteko konpromezua ere.

Laugarrena: Alokairuan hartzen duenak alokatzeko unean 80€ko bermea emango dio Gatzebikeri. Bermea bueltan emango dio Gatzebikek alokatzen duenari txirrindua eta ekipaiak hartu dituen bezala daudela ikuskatu eta ziurtatu ondoren.

Bermea kreditu edo debitu txartela erabiliz ordaintzea aholkatzen du Gatzebikek, itzulketa era automatikoan izateko errazagoa delako.

Bostgarrena: Alokairuan hartzen duenak erabilera egokia emango dio alokatzen duen txirrinduari eta ekipaiari, horretarako beharrezkoa den zaintza burutuz. Erabilera ez-egokia eginagatik gertatzen diren apurketak edo galerak alokatzen dituenak bere gain hartuko ditu, beharrezkoa izan ezkero, aurretik jarritako bermea horretarako erabiliz.

Seigarrena: Alokairuan hartzen duenaren ardura izango da txirrindua eta ekipaiak behar bezala zaiduta izatea, horretarako Gatzebikek giltzarrapua emango dio eta beharrezkoa izango da behar bezala lotzea lapurretarik gerta ez dadin. Giltzarrapuarekin lotuta dagoela lapurreta edo galera gertatu ezkero gertaerari buruzko salaketa jartzera derrigortuta egongo da alokairuan hartzen duena, baita indarrez gertatuko balitz. Horrela egingo ez balu eta lapurreta edo galtzea gertatuko balitz bere gain hartuko du ondasunaren balio osoa. Edozein kasutan, lapurreta, galera edo horrelakorik gertatu ezkero alokairuan hartzen duenak bermea galduko luke.

Zazpigarrena: Gatzebikek ardura zibileko asegurua dauka alokatzen duenak modu egokian erabilita sortu ditzakeen kalteei aurre egiteko. Alokatzen duenari aseguruaren ezaugarriekin informazio horria emango dio Gatzebikek alokatzen duen unean.

Zortzigarrena: Alokatzen duenak ezingo du txirrindua manipulatu, arazorik izango balu Gatzebikeri jakinaraziko dio. Istripu bat gertatuz gero era berean jokatuko du alokatzen duenak eta besterik ezean 112ra deituko du.

Alokatzen duenak aitortzen du txirrinduaren erabiltzaileak osasun egoera egokian daudela txirrinduan ibiltzeko eta bere gain hartzen du edozein osasun arazorekin txirrinduan ibili ezkero.

Alokatzen duenak jakin badaki honen bitartez, hiriarteko errepiedeetan kaskoa erabiltzera behartuta dagoela. Era berean, adin txikikoen kasuan, uneoro kaskoa erabiltzera behartuta daudela. Gatzebikek uneoro kaskoa jantzita eramatea aholkatzen du era honetara istripu batek sortu ditzakeen galerak asko gutxitu bait daitezke. Gure txirrinduak kaskorik gabe erabilita gertatzen den edozein isun edo istripuk eragindako kaltea erabiltzailearen ardura izango da.

Adin txikikoek Gatzebikeren txirrindua erabiltzeko beharrezkoa izango da honen ardura legala duenak aitorpen bat sinatzea, adin txikikoak eragin ditzakeen kalteen eta honi gerta dakiokeenak bere gain hartuz txirrindua erabiltzen duen bitartean. Aldi berean adin txikikoak uneoro txirrinduaren erabilera egokiaz arduratuko den nagusi batekin joan beharko dute.

Gatzebikek jantzi eta oinetako egokiak erabiltzea aholaktzen du, baita ura eta janaria gainean eramatea.