GURE IBILBIDEAK

Hona hemen Leintz-Gatzagatik egin ditzakezun ibilbide batzuk. Guri esanguratsuenak iruditu zaizkigunak. Herrian bertan, Araba aldera, Bizkaia aldera eta Deba Bailarara atera zaitezke gure herritik. Lehen hiru aukerak hasieran izango dute aldapa eta azkenak bueltan, baina horretarako dauzkagu E-Bikeak!

JARRAITU GURE IBILBIDEAK WIKILOC ERABILIZ HEMEN!

Gustoko lekuan aldapak errez!!!

 

GATZ MUSEOA eta DORLETA

Mapa

 Herriko plazatik 500 metrora dago gatz iturburua. Bertan dago Gatzaren Museoa eta Fabrika,  Leintz-Gatzagaren izatearen bihotza eta oinarria: Gatza.

Egun, bisita gidatuak ematen dituzte, gatzak historian zehar izan duen garrantzia erakusteko. Leintz-Gatzagara bazatoz galdu ezin duzun bisita da. Errepidea jarraituta Dorletako Santutegira iritsiko zara, txirrindularien zaindaria den Dorletako Amaren gotorlekua. Bertan dauzkagu historiak emandako txirrindulari esanguratsu askok lasterketatan erabilitako jantzi eta material ezberdinak, Bahamontes, Indurain edota Lejarretarenak besteak beste. Leku eder honetatik hasiko dituzu ibilbide ugari E-bikeaz gozatzeko modukoak.

 

AIZORROTZ, ALABITA eta ELGEA

 Mapa

Leintz-Gatzagatik ongi markatutako bidea dugu Aizorrotzera, Herritik bertatik abiatu zaitezke, Dorletako santutegitik edo trenbide zaharrera igo eta ezkerretarako norabidea hartuta. Pista zabalak eta aldapa gehiegirik gabeko bidea E-bike batentzako. Nafar Gaztelu bat izan zen lekuan ermita txiki bat dago, iturria eta mahaiak mokadu bat egiteko aproposak. Ikuspegi paregabea ematen digu bailara osoa bistaratuz .

Gorago eginez gero, aldapa gogorrak erraz iragan eta leizargarateko bidegurutzera iritsiko gara, Eskuinera segi ezkero Alabitara egin dezakegu, aspaldiako artzaien bizimoduaren seinale garbiak dituen leku ezin hobea. Eta indarrekin bagaude Mugarriluzeko harriaren ondotik Elgeamendiko errotak zeharkatu Urbiaraino, Gipuzkoa eta Araba banatzen diren lekuan.

 

HIRUERREKETA

Mapa

Deba Ibaiaren Iturburua dago bertan,  Aizkorri-Aratz parke naturalean kokatuta dago eta oso ibilbide preziatua Leintz-Gatzagako biztanleentzat, zein kanpotik datorrenarentzat. Herritik abiatu zaitezke bertara, Gure Ametsa jatetxearen eskuin aldean ateratzen den pista jarraitu eta basoan barrena doan pista zabalean eskuinerako joera hartuta bide paregabe bat duzu.

Pista zabal eta erosoa dago inguruko pagadietan barrena bertara iristeko. Erreka zeharkatzeko zubi txiki eder bat duzu eta bertatik eskuinera jarraituta Dominaga baserrira iritsiko zara. Ezkerretik segi ezkero ibilbide luzeagoak egin ditzakezu eta ezkerretara jotzen baduzu berriz Leintz-Gatzagara bueltatuko zara arazorik gabe.Pagadi eta Harizti ederrak, ura eta magiaz beteriko txokoak.

HIRU URTEGIZ INGURATUTA

Leintz-Gatzaga herri txiki-bizia duzu, Gipuzkoako muturrean kokatuta, Araba eta Bizkaiarekin muga eginez. Alde batera joan zein bestera urtegi eder batekin topo egiteko aukera duzu. Handiena Arabakoa (Landa) eta txikiena Gipuzkoakoa (Urkulu), tartekoa Bizkaia aldera kokatuta baina Arabako lurretan (Elosu, Legutio eta Albina). Hiruretan natura bizia dago eta aktibitate ezberdinak egiteko aukera ematen dizute, bainu eder bat hartu dezakezun bitartean. Urkulun eta Elosun Gatzebikeren sarea osatuta daukagu, bateria kargatzeko leku bat eskainiz piraguan edo gurdian ibiltzen zaren bitartean. Aurrez elkarrekin lotuko dugu plana arazorik gabe.

 

LANDA (Ullibarri Ganboa)

 Maps

Benetako paradisu bat da Landako urtegia. Urtegi handia da, arezko hondartzak dauzka eta bainua hartzeko egokituta dauden eremu zabalak dauzkazu bertan. Tabernak, jatetxeak, ariketak egiteko guneak, iturriak eta Gasteiztik oso gertu (15km) dauden Arabako herritxo ederrak dauzkazu ibilaldi paregabea egiteko, Aparkaleku handiak daude eta  Inguru osoari buelta ematen dion bide egokitua daukazu 40km baino gehiago dituena bizikletan ibiltzeko ezin hobea. Piraguak alokatzen dituen Inguru Abenturako taldearekin sarea egina daukagu eta Gatzebikeren bizikleta hartuz gero, bertara joan eta piraguan ibil zaitezen lotuko dugu arazorik gabe, esperientzia ahaztezina izan dezazun aktibitate ezberdinak konbinatuz.

 

URKULU (Artexabaleta)

 Maps

Aretxabaletako herrian kokatuta, Leintz-Gatzagatik 13,8 kilometrotara, aukera paregabea da bizikletan ezagutzeko. Bidegorria egokituta dago eta aisialdirako ongi prestatua dago gaur egun.

Jatetxeak eta ostatu hartzeko landa etxeak dituzu eta Urkulutik ibilbide interesgarriak ateratzen dira: Degurixa, Araotz, Zubillagatik Arantzazura…Urkuluko urtegia balio handiko eremu natura da. Bertan baduzu Gatzebike Sarearen puntu bat, gure E-bikeak kargatu ditzakezu zaldian urtegia ikusten duzun bitartean . Jakinaraziguzu aurrez eta guztia lotuko dugu.

 

ELOSU, LEGUTIO eta ALBINA

 Maps

Leintz-Gatzaga inguruan daukazu hirugarren urtegia. Hiru zatitan banatutakoa, Legution lehena, Kurtzetara bidean bigarrena eta Elosun hirugarrena. Guztietan basatiena dela esan dezakegu, gizakiaren esku-sartze txikiena jasan duena, lasaitasunaren esentzia bera. Ez dago egokitutako bidegorririk baina pistaz josita dago eta oso ederra da. Gatzagainetik ezkerraldera ateratzen den pistatik Urkiola, Durango jartzen duen seinalea jarraituta Albinako urtegira iritsiko zara, bertatik Legutiora sartu zaitezke eta Barazarrerako bidea hartuta Elosura sarbidea duzu.  Elosun badugu Gatzebike sarearen barnean dagoen Atxarmin Nekazalturismoa, bertan gure E-bikea kargatu dezakezu urtegia piraguan ikusten duzun bitartean. Jakinarazi iezaguzu aurrez eta guztia lotuko dugu zuretzat.

 


DEBA BAILARA

Maps

Leintz-Gatzagatik Debaraino barreiatzen ditu bere urak Deba errekak. Honako proposamenak ibai honen aldamenetik joanda, gure bailara ezagutzeko aukera emango dizu. Bidegorri sare eroso batek zeharkatzen du ia ibilbide guztietan eta Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate edo Bergara bezalako herri interesgarriak ezagutzeko aukera emango dizu. Orain Arrasaten, Eskoriatzan, Aretxabaletan, eta Elgetan alokatu dezakezu gure E-Bikea inolako arazorik gabe. Aukera ederra naturaz gozatuz Deba bailara ezagutzeko!!!

 


GURE IBILBIDEEN MAPA eta MUNDU MAILAKO BIDEGORRIEN MAPA BIZIKLETARI EGOKITUA