GURE BIZIKLETA ELEKTRIKOAK

BH ATOM, LYNX, REBEL…

BH ATOM LYNX

Berezietan berezia da gure Atom Lynx pro 5.5hau. Gatzebiken bi dauzkagu bikotean joan zaitezen E-bike berdinarekin. Kuadroaren egituran  egokitutako 500wtako bateria dauka. BH 1E-36V motore indartsua dauka edozein aldapari aurre egiteko  105km tako autonomiarekin eta Emotion teknologia aurreratua . Gurpil sendoekin ekipatu dugu (Alexrims Volar 3.0 TR) nahi duzun lekuetan seguru baino seguruago ibiltzeko eta suspentsio bikoitza dauka (Rock Shox Deluxe Debonair) gustura har ditzan zure gorputzak malkar eta salto handiak ere, ibilbide teknikoagoetan eroso ibili zaitezen. Diseinu erakargarri eta ikusgarria dauka, hertz guztiak borobilduta, E-bike elegante bat gauzatuz, erosotasuna galdu gabe. Oso bizikleta segurua eta indartsua duzu honakoa, ibilaldi landuak eta teknikoak egiteko egokia, mendi inguru zailenetara ere arazorik gabe eramango zaituena.

BH REBEL Lite

BH REBEL hau bizikleta guztiz erosoa duzu, tamaina txikikoa eta oso erraz maneiatzeko modukoa. 250W-tako Yamaha PW motor paregabea dauka eta oso arina suertatzen da berarekin ibiltzea. 85km-tako autonomia ematen du bere 400Wh-tako bateriak eta 25km/o-ko abiadurako muga dauka pedalkadaren laguntzak. Shimano Deore taldeko osagarriak dauzka (kanbioak eta balaztak)  Pedal mistoak jarri dizkiogu kalak erabiltzeko beharra baduzu arazorik izan ez dezazun eta gurpil nahiko finak baina tako ederrekin behar duzun helduera eman dezan mendian baina errepidean ere ongi mugi dadin.  Balazta hidraulikoak ditu diskoekin bi gurpilentzat eta segurtasun egokia eskaintzen du abiadura handietan ere. Benetako bizikleta erabilgarria edozein eremuetan, arazorik batere ematen ez dituena eta erabiltzeko erraza.

BH ATOM EMOTION

Atom honek bateria guztiz egokituta dauka kuadroan. Diseinua geometriari moldatu diote eta horrela 600gr kendu, bizikleta arin bat lortuz. Aldi berean geometria osatu eta erakargargarria mantentzen du.
500w dituen bateria dauka eta Broshe motore paregabea, 90Nm-tako parearekin, sekulako indarra nabarituz emandako pedalkada bakoitzean, 105km-tako autonomia eskaintzen dizu eta 25km/o-ko abiaduran mozten du laguntza. Arina, gogorra eta segurua da berarekin ibiltzea. Lau modu dauzka laguntza jasotzeko eta aldaparik gabeko eremuetan arazorik gabe ibil zaitezke bateriari ezer  eskatu gabe. Aldapetan eskatzen diozun guztia emango dizu, sufritzeko gogorik gabe ateratzen bazara aukera egokia duzu honakoa, baina zurea emateko gogoa baduzu gustora hartuko zaitu bere gainean.
BH ATOM 27.5

Hona hemen Atom indartsu bat, tamaina ertainekoa eta erabiltzeko erraztasun ugari ematen dituena. E-bike honek bateria kuadroan barneratuta dakar eta FSA 36T motorrari esker sekulako indarrarekin erantzuten du aldaparik malkartsuenetan. Balazta hidraulikoak ditu arazorik izan ez dezazun eta pedal mistoak beste guztiek bezala. Atom honi garapen gogorra jarri diogu, eremu lauetan ere ziztu bizian joan zaitezen. Mendirako prestatu dugu baina errepidean ere lasai asko maneiatzen da gurpilak ez baitira oso lodiak eta horrela lortu dugu lur eremu guztietan ongi moldatzen den E-bike bat izatea, indartsua eta maneiagarria oso.

BH REBEL 29'

Hona hemen gure REBEL haudia, Yamaha PW-SE motorra pedalierrean sartuta zure padalkada bakoitzari laguntza emateko. 500Wh-tako bateria dauka kanpoan egokitua grabitate erdigune baxua lortuz eta gidaritza mota guztietarako erosoa bilakatuz (External DT/RC System). 25km/h muga dauka laguntza eskatu ezkero eta 105 km-tako autonomia ematen du Yamaha A Display maneiatzeko errazarekin. Aurreko suspentsioa  jarri diogu mendian gustura ibil zaitezen eta guztia Shimano Deore  osagaiekin eta diskodun balaztekin inolako arazorik izan ez dezazun jaitsieretan, segurtasuna nabaritu dezazun gidatzen duzunean. Honakoa oso bizikleta moldagarria eta erosoa duzu, edozein lekutara arazorik gabe eramango zaituena, gure inguruko paisaiak bertatik bertara ezagutzeko aukera emanez.